UMAMI Erakusketa, 5.en zaporea/kolorea.

umami

Donostiako Arteko Galeriak  2014ko azaroaren 22tik 2015ko urtarrilaren 25era “Umami, 5.en zapore/kolore” erakusketa aurkeztu zuen. Umami azken urtetan sukaldaritza abangoardisten zirkuitoan zabaldutako hitza da eta  oinarrizko beste zapore bat izendatzeko sortu zen, gozoa, garratz, mikatz eta gaziarekin batera.

“Umami, 5.en zapore/kolorea” erakusketan, Nori Ushijima, ekialdeko artista japoniarrak, bere obrekin, gastronomia eta  5 zaporeek gure gorputzean duten eragina erakutsi zigun.

Parte hartu zuten beste zazpi artistek,  Mikel Aranburu grabatzailea haien artean, ikuspen gastronomikoez osatu zuten erakusketa, argazki, portzelana, eskultura eta beste zenbait piezekin, txuri-beltzak guztiak.

Mikel Aranbururen “Zurriola Bodegoia”k, birziklatutako zinkez egindako amuarraina eta hezurrak, plater gainean eta  sardin xerrak, birziklatutako latan zituela, urdin metaliko koloredun natura, gogoratu zigun.

“Umami, 5.en zapore/kolore” erakusketan sei artista gehiagoren obrak egon ziren: Javier Lucea argazkilaria, Pablo Iglesias galiziarra, Ricardo Iriarte argazkilari donostiarra eta hiru emakume eskultore, Celia Eslava, Pilar Soberón eta Luisa Chillida.

1908an, Tokioko inperioko unibertsitateko zientzilari eta maisu, Kikunae Ikedak, Umami kontzeptua sortu zuen. “Umai”(gozo) eta “mi”(zapore) hitzen emaitza. Ikeda, glutamatoak (proteinetan dagoen aminoazidoa) dastamen sensazio desberdina sortzen zuela jabetu zen. Nahiz eta itsas belarretatik hasi zapore berri hau azaltzeko, umami zaporea antxoak, urdaiazpiko iberiko, tomate edo parmesar gaztan aurkitu dezakegu.

Post a Reply