MIKEL ARANBURU
Donostian jaioa, Mikel Aranburu Urruzolak etxean ikasi zuen urregile eta grabatzaile lanbidea bere aitaren eskutik, Carlos Aranburu, hiriko artisaua. Sukaldaritza Eskolan ikasi eta hostalaritzako mundua ezagutu ondoren, sukaldea alde batera utzi eta grabaketekin probak egiten igaro zuen denbora, bere benetako pasioa bihurtu arte.
1992an, honen inguruan negozio propioa irekitzea erabaki zuten Mikelek eta bere arreba Olatzek Gros auzoko Kolon pasealekuko 11 zenbakian. Kantauri itsasotik hain gertu egonda Mikelen sormena hazi eta Itsasoa eta natura biziki sentitzen hasi zen. Ingurunea errespetatzea eta materialak birziklatzearen garrantziaz konturatu zen.
Bere jakin-minak lanean ez ohikoak diren materialekin esperimentatzea eraman zion, zinka, kobrea, letoia, egurra edo hezurrarekin. Berehala, bere eskuen trebetasunak arte eta eskulturan bihurtuz birziklatutako xafla zahar horiek, bizitza berri bat emanez.
Perfekzionista eta detailezalea denez, teknika berriak landu ditu, marrazketa, pintura eta tailaren bidez, artelanak oraindik ere errealistagoak bihurtuz. Dendako erakusleihoa bertako arrainez betetzen da egunero: sardinak, bisigu, erreboilo edo hegaluzez, birziklatutako egur edo arbeleko oinarrietan. Erretxina ere erabiltzen du espezie exotikoak egiteko.
Sukaldaritzan bizitakoak eragina du ere beste kolekzio batzuetan, Euskal Gastronomiako zenbait plater eta pintxo eskulturatan hain zuzen, dastatzeko gogoa ematen dutenak.
Ingurunea eta Naturarekiko duen konpromezua azaltzen du bere lanarekin. Materialak berrerabiliz, itsasoa eta ekosistema zaintzeko konzientzia hartzea premiazkoa dela argi dauka Mikelek.
Itsasoko munduarekin duen konpromezuagatik ”Donostiako arrainen artista” izendatua izan da.
“birziklatutako materiala nere inspirazio iturria da” “arraina uretan bezala gozatzen dut”