“Itsuraz ezertarako balio ez duten gauzak baliodunetan bihurtzen gozatzen dut”. Mikel Aranburu.
Batzuetan, abandonatutako materialak ikustean, nire baitan zein itsurako artelanean bihurtuko dudan badakit. Zergatik ez egin sardina kaxa edo txatarratik errekuperatutako zink plantxa okertu batekin? Denboraren eraginez gure kostako olatu eta arrokek aldatutako egurrekin? Urak eta haizeak itxuraldatu dituzten zaharkitutako arbelazko teilekin?
Badaude hitz egiten didaten materialak eta nik berrerabiltzen ditut, bigarren bizitza emanez. Niretzako ez bait dira zaborra, nire inspirazio iturria baizik. Nire helburua, birziklatzeaz gain, konzientzia sortzea da. Hau da nire ikuspuntua eta ekarpen pertsonala, gauzengan dugun erlazioarekiko, nola erabili eta baztertzen ditugun gauzak, non bukatuko duten pentsatu gabe.
Nire proposamena gauzak beste begiekin begiratzea da eta hasiera batean hondatuta eta zaharkituta ikusten ditugun objetuak, politak bezala desiratzea nahiko nuke. Edertasuna, sortzeko gaitasuna daukagun horietan dago, eta gauza politak materialak erreskatatuz lor daitezke, gizakiaren desioa balitz, hondakin gehiago sortu gabe.
Garrantzizkoa da Ingurunearekiko dugun eraginaren konzientzia hartzea. Gure itsasoetan bizitza dago eta beharrezkoa da errespetuz jokatzea eta hondakin eta plastikoak sahiestea. Bestela, metalezko arrainez betetako itsasoa bakarrik ikusiko dugu, nire artelanean erakusten dudan bezala.