Valentina Palmero, Caracasen jaioa eta Zumaian (Gipuzkoa) bizi dena, disziplina anitzeko artista da. “Las cosas de Valen” markako diseinatzaile eta sortzailea. 2017an  RED” izeneko nortasun handiko  poltso sorta diseinatu zuen, Getariako arrantzan erabilitako sarez estaliak. Elkarlan bat proposatu zion Mikel Aranbururi orduan, birziklatutako sareekin eta eskuz egindako poltsotan kremailera berezi bat jartzea, birziklatutako metalarekin egindako arraintxo baten bururekin, hain zuzen. Koloredun poltsak, bixigu edo mero-zuri estanpaziodunak, Bolsugo poltsak.

Horrela jaio zen eskulan zoragarri hau, Kantauri Itsasoko espezie eta erreziklatutako materialekin sortua.

RED linea eta bere balio “ekologikoa”

 Jantzi osagarri honi  textura eta erresistentzia emateko eta baita diseinu erakargarri bat lortzertzeko ere, gaur egun erabilgarriak ez diren Getariako arrantzarako sareak erabiltzen dira. Behin eta berriz, arrantza jarduera ondoren, bertako saregileek eskuz jositako sareak, itsasoan bere lana egin ezin dutenak eta orain bizitza berri bat dutenak.

 Ehunak, bertako pruduktuen parrilen lekuko argazkiak, munduko gastronomiaren erreferente, oihaletan inprimatuak.

 Eskuz egindako poltsa honen osagai guztiak bertako komentziotetatik lortzen dira eta ekoizketa Zumaiako  bere lantokian.