“Sardina Ibiltaria” familiarteko proiektu bat da. Mikel, Olatz eta Ainhoa, Aranburutar hiru anaia-arrebak, beraien ahalmen sortzailea batzen dute dendako pieza ezagunenari bizitza emateko: kontserba lata batean datorren birziklatutako zinkez egindako sardina, Junkal Lertxundik idatzitako ipuin batekin eta Ainhoa Aranburuk ilustratutako marrazkiekin.

Sardina Ibiltaria lepoko, brotxe edo apaingarri moduan eskuratu daiteke, bezeroak nahi bezala.Ipuina euskaraz idatzia dago eta  bi modutan itzulia, Gaztelaniaz eta Ingelesez.

Ipuinean, Sardina Ibiltariak berak, azaltzen digu, Mikel Aranbururen eskuetatik pasa ondoren bizirik sentitzen dela eta bere jabe berriarekin munduan zehar bidaiatzeko irrikaz dagoela. Horregatik, Aranburu sendiak  bezeroak animatzen ditu, kanpotarrak direnean bereziki, sardinarekin batera bidaien argazkiak bidaltzera, beraien jatorrira bueltatzean, gero sare sozialetan publikatzeko.

Gaur egun, Sardina Ibiltariak, penintsulan eta atzerrian  dabiltza: Japonia, Australia, Abu Dhabi, Petra, Malta, Paris..en argazkietan ikusi ditugu.

Halako artelan bitxia, oroigarri edo opari gogokoenean bihurtu da, Donostiako hiria bisitatzen duten tokiko edo eta kanpoko turistentzat. 2017 urtetik aurrera, Mikel eta Olatz, bezeroengandik jasotako Sardina Ibiltariaren argazkiak publikatzeaz arduratzen dira Sare Sozialetan.

Facebookeko Sardina Ibiltaria Sardine Run perfila 2017ko maiatzean sortu zen. Sardinaren bidaia guztiak partekatzeaz gain, denda fisikoa eta on line dendako azken berriak zabaltzeko ere balio du. Bere argitaratzeak ere, instagramen ikus daitezke, #sardinaibiltaria, #sardina andarina, #sardine run.

Sardina ibiltariaren inguruan nazioarteko komunitate bat sortzen ari da, adiskidetasuna errotzen ari dena munduan zehar. Hain sakon iritsi da sardina daukatenen artean,

Munduaren inguruan dauden lagun arteko sarea direla onartzen dutela.

Post a Reply