Irulegiko Eskua brontzezko objektu arkeologiko bat da, Nafarroa Garaiko Aranguren udalerrian dagoen Irulegi mendiko Burdin Aroko Irulegiko herrixkan aurkitua, Euskal Herrian. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute zenbait adituk, testuaren lehenengo hitza Sorioneku gisa interpretatu baitute, iberierazko ipar-ekialdeko idazkeraren antzeko zeinu kode batez idatzia. Ezohikoa da, ez bait da inon ere beste esku grabaturik aurkitu. Testu apotropaikoa dela uste da, etxeko sarreran jarrita zorte ona emateko edo agur egiteko erabilia.

 

Aurkikuntza

Mattin Aiestaran arkeologoaren taldeko Leire Malkorra induskariak aurkitu zuen, 2021ko ekainaren 18an. Artean, esku forma zuela jakin gabe ere, garrantzizkoa izan zitekeelakoan, ingurua kontu handiz garbitu zuten eta prozesua grabaketaz dokumentatu.

2021eko uztailaren 13an, eskua Nafarroako Gobernuko agintarien ardurapean geratu zen, indusketako beste pieza batzuekin batera, idazkunik zuenik inork ez zekiela.

2022ko urtarrilaren 18an, Carmen Usua zaharberritzaileak garbitzean, idatzita zegoela antzeman zuen eskuak azazkal marraztuak zituela eta, eskuina zela igarri zuen, baina garbiketa eta «irakurketa» prozesua eskua atzamarrak gora zituela egin zuen, eta laneko mahaian zaharberritzailearen eskuen posizio logiko bera errepikatu zuen. Hizkiak ikusi zituzten lehen epigrafistek, ordea, alderantzizko irakurketa zegokiola nabaritu zuten eta, hortaz, eskuak beheranzko posizio naturala zuela. Usuarekin batera, Berta Balduz zaharberritzaileak osatu zuen errestaurazio prozesua.

2022ko azaroaren 14an aurkeztu zuten prentsaren aurrean Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak.

 

Irulegiko gazteluaren ondoko Burdin Aroko Irulegiko herrixkan aurkitu zen. Kokapen geografiko bikaina du, 360 graduko ikuspegiekin Iruñerriaren gainean eta Nafarroa Garaiko hegoaldea Pirinioetako haranekin lotzen duten pasabideen gainean. Horrek eman zion defentsarako balio garrantzitsua

Gazteluaren oinarrian dagoen 2,2 hektareako kokapen primitiboa hazten joan zen mendeetan zehar, harik eta K.a. I. mendean 14 ha izatera iritsi arte, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako espazioak barne. Esparrua harresiz inguratuta zegoen. Biztanle-kopurua kalkulatzea zaila bada ere, 100 eta 200 pertsona artean bizi zitezkeela uste da.

 

Biztanleek bizitzeko eremu altuak aukeratzen zituzten, demografiaren hazkundea eta klimaren okertzea medio, baliabideak urritu egiten baitziren eta haiengatik lehiatu behar baitzuten. Horren ondorioz, proto-hiri egonkorrak agertu ziren, erraz defendatzeko modukoak eta harresituak; bertan, nekazaritzaz eta abeltzaintzaz bizi ziren eta, aldi berean, gerlariak ere baziren. Irulegi, beste bizpahiru kokagunerekin batera, Iruñerriko populazioa egituratzen zuten kokalekuetako bat izan zen, agian, erromatarrak iritsi eta Ponpaelo (gaur egungo Iruñea) sortu aurretik, K.a. 74 edo 75 urteetan.

Herrixka hori K.a. I. mendean abandonatu zen Antzinako Erromako osteak iritsi zirenean. K.a. 82 inguruan Sertorioren gerraren eraginez hustu zen herria. Inguruan aurkitutako material guztia kontuan izanda, biztanleek dena etxean utzita ihes egin behar izan zutela ondorioztatu dute.

 

 

Ezaugarriak

Pieza brontzezkoa da, eta haren patinaren % 53 eztainua da, %41 kobrea eta % 2 beruna, gauza ohikoa antzinako aleazioetan, Aranzadi Elkartekoen esanetan. Eskua 143 mm luze da, 1 mm lodi eta 128 mm zabal; 36 gramoko pisua du.

Eskuineko esku baten itxura du, tamaina naturalekoa, gutxi gorabehera. Esku ahurraren eremua laua da, eta azazkalak markatuta dauzka, nahiz eta hiru hatzetakoak ez diren ondo kontserbatu: hatz nagikoa, hatz luzekoa eta erakuslekoa.

Hatzak behera begira ditu, goialdean 6,5 mm-ko diametroko zulo bat baitu, eskumuturrari dagokion inguruan. Zuloaren egoera aztertuta, pieza ez zegoela zintzilik jakin dute, euskarri bigun batean iltzatuta baizik, seguruenik, zurean. Zuloan egon zen iltzea edo dena delakoa burdinazkoa ez zela ondorioztatu dute eraberritzaileek, herdoil aztarnarik ez dagoelako.

 

Idazketa sistema

Javier Velaza epigrafista eta Bartzelonako Unibertsitateko katedradunak ikertu zuen testua, Joaquin Gorrotxategi EHUko hizkuntzalariarekin batera. Haren esanetan, «Irulegiko piezatik abiatuta, esan dezakegu baskoierazko berezko sistema grafiko bat bazegoela».

Iberiar alfabetoan dago, eta idazketa sistema horren aldaera ezagunen artean, badirudi Iberiako ipar-ekialdeko aldaeran dagoela.

Gehiena ulergaitza den arren, lehen hitza sorioneku izanik, euskararen bitartez nolabait uler daitekeela dirudi.

 

Aurkikuntzak gizartean izan duen eragina

 

Bulego

Irulegiko esku izeneko abestia kaleratu du Azkoitiko musika taldeak, eta dagoeneko entzungai dago. Aranzadik aurkikuntzaren berri eman eta lau egunetara plazaratu du abestia Bulegok. “Kantu honen sorrera albiste honek guri barruan sortu digunaren adierazle azkar bat da”, adierazi dute musikariek. Tomas Lizarazuk idatzi ditu abestiaren hitzak.

 

Mikel Aranburu eta Irulegiko eskua

«Mikel Aranburu artista donostiarrak egindako aurkikuntza lepokoetan erreproduzitzen ditu, eta sinbolo gisa  formatu berrien uholdea iragartzen du».
Aurkikuntzaren berria irakurri bezain laister, pentsatu zuen ideia ona izango zela lepoko bati egokitzea. – Soinean eraman ahal izana polita izango zela pentsatu nuen. Harro egoteko sinbolo bat da. Eta albistearen biharamunean, lehen eskua egina zuen. Protagonista izan zen hainbat hedabidetan:

 

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/sociedad/2022/11/16/mano-irulegi-convierte-nuevo-icono-6237320.html

https://www.eitb.eus/es/television/programas/nos-echamos-a-la-calle/videos/detalle/9019496/quien-no-corre-vuela-un-joyero-donostiarra-vende-colgantes-con-mano-de-irulegi/

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/mano-irulegi-icono-tiron-gipuzkoa-20221118190159-nt.html

https://www.berria.eus/paperekoa/1920/038/001/2022-12-13/sinboloak-bitxi.htm

Gaur egun formatu desberdinetan saltzen ditu bai Webean, bai Kolon pasealekuko 11 zenbakiko denda fisikoan. Lepoko, brotxe edo jatorrizko tamainan etxerako ongi etorri gisa.

       

Post a Reply