HEGALUZEA

Hegaluze esaten zaio Kantauri itsasoan arrantzatu duten 4 kilotik gorako aleari. Banaka arrantzatzen dituzte, sarerik gabe, eta arrantza aparailu tradizionalak erabiliz, arrainak sufri ez dezan, eta horrenbestez, kalitate handiagoko haragia izan dezan. Kalitate goreneko arraina da, parerik gabeko testura eta zaporea dituena. Euskal Herriko itsasontziek harrapatzen dituzte modu tradizionalean, beita bizi duen amua eta haga amudunarekin.

Arrantzaren iraupena 15 eta 20 egun bitartekoa izan ohi da.

Hegaluzea neguan Azores inguruko uretan bizi da eta udaberri bukaeran( maiatza eta ekaina) Kantauri itsasora bueltatzen da.

Migrazio horietan hasten da hegaluzearen kanpaina eta, orokorrean, irailean bukatzen da.

Hegaluzeak gorputz luzexka eta trinkoa dauka. Aho handia, hortz koniko txikiak eta begi biribil eta handiak dira bere ezaugarri bereziak.

Kolore urdin zilarreztatua du, eta sabela erreflexu irisatuduna. 

Hegaluzea zenbat eta helduagoa izan, orduan eta ageriagokoak izango dira alboetan goitik behera dituen marra ilunak, luzetarako beste marra batzuek zeharkatzen dituztela.

Arrain haragijalea da, eta azaleko uretan igerian dabiltzan arrainak jaten ditu; hala nola sardinak, antxoak edo txitxarroak.

30 – 50 zm bitartean neurtu dezake eta 4 kg baino gehiago pisatu.

HEGALUZEAREN ARRANTZA

Beita bizia duen amuarekin arrantza:

Arrantza mota tradizionala eta artisaua da. Arrantza modu hau ez da ia aldatu nahiz eta itsasuntziek aurrerapen teknologiko handiak eduki.

Uztaila eta Urria bitartean, hegaluzearen kanpainan, Kantauri itsasoan arrantzatzen duten gehiengo batek arrantzatzen du  modu honetan.

Beita bizia duten amuekin arrantzatzeko, 15-16 arrantzale inguru behar dira, kainaberak menderatzeko, arrainak jaso eta bertaratzeko edo eta beita berria jartzeko.

Barku hauek beita bizia mantentzeko mintegiak diztuzte heagaluzearen arrantzarako erabiltzeko, normalean antxoak.

Behin arrain-sarda aurkituta, arrantzaleek beita jartzen dute amuan eta itsasora jaurtitzen dute. Hegaluzea arrapakaria denez  beita bizia irensten du amua duela eta arrantzaleak ordun barkura altxatzen du banaka-banaka.

Oso arrantza mota autakorra da eta ingurumenarekiko errespetuzkoa, oso arrain gutxi xahutzen da.

 

Haga amudunarekin arrantza:

Arrantza artisaua da ere. Kasu honetan, beita bizia beste apeu batzuengatik aldatzen da (olagarroa, arrapala…)

Barku hauek normalean besteak baino txikiagoak izaten dira eta 5-6 arrantzale inguru joaten dira bertan.

Aurreko kasuan arrantzatzeko momentuan barkua geldirik zegoen, oraingoan ordez, martxan (3-6 korapilotan), modu honetan, beita artifiziala mugitzean, hegaluzea erakartzen du eta berehala pikatu.

Beste arrantza mota bezala, hau ere hautakorra da.

  

 

TUNIDOEN PROPIETATE NUTRITIBOAK

Arrain urdina elikagai nutritiboa, zaporetsua eta oso osasuntsua da, ezinbestekoa edozein dieta orekatua egiteko. Mineralen iturri ona da,  iodoa, burdina, fosforoa, magnesioa eta kaltzioa barne dituela. Arrain urdinen koipea osasuntsuena da olio  asegabea delako, horien artean  Omega 3 gantz azidoa.

Arrain urdinetan kopuru handitan dauden omega 3 gantz azidoak oso onuragarriak dira osasunerako, gaixotasun kardiobaskularrak, autoimmuneak eta hanturazkoen prebentzioan eta tratamenduan esku hartzen baitute.

 

HEGALUZEA GURE MAHAIETAN

Minia “denarekin”

Oso modu erraza eta goxoa hegaluzea dastatzeko, Donostiako Bodega Donostiarran prestatzen duten modura da. Zalantzarik gabe, pintxo erregina, lehengai hoberarenarekin prestatutakoa: hegaluzea, antxoa eta piperra. Etxean erraz prestatu daiteke.

 

Hegaluze mendrezka entsalada

Sukaldean orduak sartu gabe, gozatzeko errezeta da hegaluze mendrezkarekin prestatutako entsalada. Barbastroko tomate on bat, pikillo piperrak eta gure mentrezka maitea dira nahikoak gourmet exigenteena ere gozatzen jartzeko.

Post a Reply