KALE ERAKUSKETA EZ IRAUNKORRA «RODALQUIDARTE»

Mikel Aranburu, beste artista batzuekin batera, herri bat artez betetzeko gonbidatu zuten. 2017an udarako egun batzuetan zehar, Rodalquilar mehatz herria, Almeria, estanpatutako irudiz eginiko oihal erraldoiez estali zen. Etxe eta dendetako fatxadak dekoratzen dituzte oihal horiekin. Mikelek “bisigua gatzetan” obra aukeratu zuen herria apaintzeko. Ehundaka bisitari eduki zituen kale museo bihurtutako herri honek. 2019ko saioan, Mikelek parte hartu du berriz, oraingoan “ Iraunkortasuna eta Plastikoak” delako erakusketaren gaia eta bere sentikortasun artistiko eta obrarekin bat datorrelako.