«METALEZKO ITSASOA» ERAKUSKETA

Mikel Aranburu itsasoa eta naturarekin erabat konpromezua hartuta, Donostiako aquariumeko Nautilus aretoan erakusketa egiteko gonbidapena jaso zuen. Hiru hilabetez bere artelanek bizitza hartu zuten hango arrainontzietako espezieen ondoan. 2018ko udaran bisitariek Itsas Unibertso berezi honetan murgiltzeko aukera eduki zuten, eta era berean itsaso eta bertan bizi direnen zaintza gure esku dagoela ohartarazi. Mikel Aranburuk aukeraketa bat egin zuen, non birziklatutako metala eta arrainak protagonistak izan ziren. Sardina txikietatik hasita,arrain handiagoetara: erreboilo, lupia, hegazulea… kantauri itsasoan aurkitzen ditugunak, eta Asiako baten bat ere bai, Koi arraina esaterako. Estanpazio teknikaz edo Gyotakuz eginiko serie bat ere egon zen. Bere “Metalezko Itsasoan” murgiltzeak gure itsasoetan nabigatzen duten hondakinei buruz kontzientzia hartzeko gonbidapena luzatu zigun eta itsasoa eta bertako espezieak zaintzea zein garrantzizkoa den. Bere obrak guztiok osatzen dugun Ekosistema konserbatzea bultzatzen gaitu.