Zinka transiziozko metala da. Hemimorfita mineraletik ateratzen da. Kalamina ere izendatua. Lehenengo erabilera aleazioak sortzeko izan zen, letoia bezala. Korrosioarekiko erresistentzia handia du. Metal biguna eta moldeatzeko erraza. Zinka berriaren erabilera inprimaketa, grabatu, xafla litografika, teilatuak estaltzeko edo eta teilatu hodientzako izaten da. Obretako zinka, zinka zati zahar, garbi eta lehorretatik eta txirbiletatik ateratakoa da.
Kalamina izendatzen dugu fundiziozko pieza zaharretatik ateratakoa bada. Burniarekin edo ez, baina, beste metal arrotzik gabe.
Zemaka, zinka aluminioarekin, kuprea eta magnesioren aleazioa da. Burdinerian automozioko osagai, eraikuntza, elektrizitate eta bisuterian erabili ohi da.
Zinka birziklatu daiteken materialetariko bat da, bere propietate kimiko eta fisikoak galdu gabe. Gaur egun kontsumitutako zinkaren 30% birziklatzetik lortzen da, gainontzekoa minetatik. Biziklatutako letoietik 600 tn. zink txatarra lortzen da eta kopuru handi bat zinkez babestutako altzairuzko txatarratik. Kasu gehienetan, kotxeen karrozeriatik dator. Zink hautsatik ere 60%, altzairutegi labeetatik iragatzitakoa. Orain dela hamarkada batzuk, zinkeko txatarra ekosistema babesteko pilatzen zen, baina, gaur berrerabili egiten da aurrezte energetiko handia lortuz. Gaur egun, 90% birziklatzen da.
Zinkeko txatarra gehiena labeetan galdatzen da eta ondoren material hori modu likidoan, beste produktuetarako erabiliko da. Aplikazio nagusia, ia urteko kontsumoaren erdia, korrosioatik babesteko altzairu galbanizatua da.
Lanbidea ikasi nuenetik ezagutzen dudan materiala da zinka. Hasiera guztietan bezala praktikak egitea ezinbestekoa da eta iturgin eta igeltseroek emandako zatiekin hasi nintzen probatzen. Antzekotasuna badu urre eta zilarrarekin gogortasunari dagokionez. Ez da hain noblea baina bigunagoa bai eta erabiltzeko erraza eta merkea.
Pixkanaka grabatu konplexuagoak egiten hasi nintzen, materiala hobeto ezagutu arte. Piezei errealismo handiagoa eman nahian, forma eta bolumena ematen. Azidoekin ikertzen, kolore desberdinak ere lortuz. Geroago pintura akriliko, oleo eta olioa ere nahastuz. Pieza bukatuta dagoenean, barniza ematen diet babesteko eta bilatzen ari nintzen disdira lortzeko ere.



