Description
Metalezko barbariña, pareteko apaingarri gisa.
Zinka da erabilitako metala. Obratatik sobratutako zatiak edo burdin hondakinetatik berreskuratutakoak.
Jasangarria erabat.
Pieza bakoitza bakarra eta berezia da.
Elaborazio prozesua eskuz egindakoa da hasieratik bukaera arte:
Pieza bakoitza moztu, lixatu eta mailukadaz forma eman ostean margo akrilikoekin margotzen da, eta ondoren barnizatu babes moduan.
Pieza hau aurretik tratatutako birziklatutako izei egur zati baten gainean dago itsatsia.
Atzekaldean begi torloju bat darama paretean zintzilikatu ahal izateko.
Egurraren neurria 18 zm x 6 zm-koa da.
Barbariñarena 13 zm x 2,5 zm gutxigorabehera.








Reviews
There are no reviews yet.