2017ko urtarrilaren 26ean,  Moda Profesional Azokaren laugarren edizioa ospatu zen. SAN SEBASTIAN SHOWROOM. Gipuzkoako Moda Elkarteak antolatu zuen eta Helena Iturraldek eta Mónica Lavanderak zuzendu. Ekitaldia Kutxa Kultur Plaza aretoan izan zen. Donostiako Tabakalera Eraikuntzan, kultura garaikideko gune internazionalean. 2017/2018ko udazken/negu urte sasoiarekin bat eginez.

Ekitaldian diseinatzaile eta artistek marka propioak aurkeztu zituzten diseinu bitxi eta osagarriekin.

Mikel Aranbururen kreazioak desfilean nabarmenduak izan ziren eta jaurdunaldiari estilo propioa eman zioten.  Desfilean, modeloek Kantauri Itsasoko tamaina handiko arrainak zeramatzaten eskutan osagarri gisa, noski, metal birziklatuarekin egindakoak. 

SAN SEBASTIAN SHOWROOM

Inguruko lehendabiziko Moda Profesional Azoka da. Erakusketa eta salmenten azkunderako plataforma profesional baten beharragatik sortzen da. Parte hartzen duten deiseinatzaile eta markak ezagutu ditzagun: bertakoak, nazionalak eta nazioartekoak.

Kokapenagatik Donostia gune aproposa da. Euskal Herri eta iparraldeko ardatz estrategiko komertziala. Horregatik, bertan parte hartzea aukera paregabea da inguru honetan sartu nahi duten markentzat edo sare komertziala haunditu nahi dutenentzat.

Azokara doaztenak datozen urtesasoiko proposamenak ezagutuko dituzte. Eta produktu bereziak aukeratzeko zortea ere bai.

Edizio gehiago egin diren  einean, parte hartzen dutenen artean jasangarri perfila duten markak geroz eta gehiago direla ohartarazi da San Sebastian Showroom. Horregatik, hurbileko etorkizunean 100%  moda jasangarria duen Euskal Herriko lehendabiziko topagunea izatea espero da. 

Laugarren edizio honetan jarduerak handiagotu ziren jasangarritasuna eta berrikuntzari buruz hitzaldi ziklo batekin. Bertara Cloé Salmon Legagneur, Estia eskolakoa; Mikel Feijoo, Skunkfunkeko sortzailea eta Slow Fashion Next-eko Gema Gómez gerturatu ziren. Sortzaile guzti hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen saileko kide batekin mahai borobil bateko elkarrizketan parte hartu zuten. 

Ondoren desfilea egin zen. Gerturatu ziren komentzioetako nagusiek bertako produktuak ezagutzeko aukera paregabea eduki zuten.

Edizio honetan plataforma honetan lehenago parte hartutako marka batzuen errepikapenaz ohartaratu ginen: Las Cosas de Valen  eta Lavandera. Eta beste marka berriak: Takito Jewelry, La casa sentida, Ray Musgo eta And Eye Collection.

Post a Reply