«DONOSTIARTEAN» ERAKUSKETA

Mikel Aranburu DonostiArteaneko 2.en ediziora gonbidatua izan zen. Arte Garaikideko Nazioarteko Azoka, 2015eko uztaileko 22tik 27ra ospatu zen Kursaal elkargunean, Donostia hiriko Biltzar Jauregi eta Musika gunean. DonostiArtean gertakari garrantzitsua da Espainiako Arte mailan, tokiko eta nazioarteko Galeria ospetsu askok hartzen dute parte bertan. Urtero, udaran, erreferentzia kultural eta topagune bihurtzen da. Mikelek birziklatutako metalez egindako obraren aukeraketa bat aurkeztu zuen, non sardina izan zen protagonista. Sardina sardek, birziklatutako egurrezko jatorrizko kaxetako sardin-zaharrek, eta euskarri desberdinetan zeuden sardinek, urte hartan, azoka bisitatu zuten milaka bisitari harritu zituzten, arte eta kultura maitaleak. DonostiArtean, Arte Garaikideko Nazioarteko Azoka, bertako eta nazioarteko Artea bultzatu zabaldu eta Nazioarteko azoken zirkuitu barruan egoteko asmoz, sortu zen. Honela, bere bigarren edizioan artista ezagun askok hartu zuten parte: Mikel Aranburu, Palomo Linares, Aitor Huegun, Blanca Abajo, José Luis Fincias, Marco Tamargo, Iñigo Aristegui, Mamen Arruti eta Samuel Armas beste batzuen artean. Ekitaldiaren garrantzia ikusita, asko izan ziren babesa eta laguntza eman zuten erakundeak, Donostiako Udala, Donostia Turismoa, 2016 Donostia Hiriburu Kulturala eta Kutxa Fundazioa barne.