Atzo jaso genuen 2021eko Donostiako Saltoki Iraunkorrenari Saria.
Eskerrak eman nahi genizkion guzti hau posible egin duten erakundeei: Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako Zinegotzigoa, Donostiako Sustapenaren eta Donostia Shops-i, sari hauekin merkatariek hiria bizirik mantentzeko egiten dugun ahalegina babestu eta aintzatesteagatik. Eta auzoko saltoki txikiei ere ikusgarritasuna emateagatik ere.
Ohorea izan da guretzat Almacenes San Ignacio, Minimil, Zugasti Jantziak, Minusse, The Loaf, Noventa Grados, Muno Baserria eta Garrarterekin eszenatokia partekatzea.
Zorionak zuei guztioi zuen lanaren errekonozimenduagatik.
Kalkuluen arabera, 2050ean arrain baino hondakin gehiago egongo dira gure itsasoetan, eta hori ez da utzi nahi dugun ondarea.
Gure aldetik, jasangarriak izaten jarraituko dugu, birziklatzen eta gureak hezten, hori baita gure bizimodua.
Natura eta itsasoa maite ditugu, eta badakigu errespetuz jokatu behar dugula bizirik mantendu nahi badugu.
Hau da eskeini dezakegun aletxoa.
Arrainez betetako itsaso batengatik!
Mikel eta Olatz Aranburu