LENA YAU-K A MIKEL ARANBURURI IDATZITAKO HITZ POLITAK
Mikel Aranburu eta bere arrain sarda biziduna
Bizia
Hori da sentitzen dena Mikel Aranbururen arrainak ikustean.
Ez dira uretan bizi diren izakien erreprodukzioa soilik.
Artistaren lana haratago doa: bizitza ematen die formei eta mugimendua egurra, metala eta paperari.
Bere eskuak argiari ematen diote forma: badirudi bere sorkuntza bakoitza hegal kolpe bat emateko zorian dagoela istorioak kontatzeko.
Sardinak munduko itsasoetan zehar egindako bidaiez hitzegiten du, arrainak bere hegalak zabaltzen ditu alfabetoa eskeintzeko, erreboiloak etorkizuna adierazten diguten konstelazioak gordeten ditu bere bizkarrean.
Poesia duen itsas fauna, zilar dotorezia, zer garen erakusten duen mugimendua.
“Arrainak itsasoko giharrak dira” idatzi zuen Gabriela Lovera poetak eta itsasoa munduko ohea.
Koloreak gainazalean isladatzen duen eta koralezko basoak mimoz gordetzen dituen ispilu birakaria.
Fosforo koloreko begiak, parpailazko uhinak, forma aldatzen duten ondar ale eta arrokak artista grabatzaileak nahi duelako:korrontea izendatutako haize likidoa. Mikel, begirunez sartzen da ispiluan, olatuak saltatzen ditu, urperatzen da; gatzadun kosmosa begiratzen du ezkatadun hizkuntza bera hitzegin dezagun.
Sortzea eta birsortzea, maitatzea eta errespetatzea da.
Begiratu, miretsi, biztanle zoriontsuak garela jakin, ingurumenaren eguneroko mirarien zaintzaile bezala gure burua ulertu.
Horregatik, Mikelen obra estetikoa da, baina, baita etikoa ere.
Arrainak bere behatzetatik jaiotzen dira, naturaren ongi izateaz arduratzen diren eskuetatik datozela badakitelako.Ozeanoetako oreka aldatzen duten elementuak jasotzen dituzten eskuak.Arduragabetasunak botatakoekin disdiraz betetako eskuak: hondakinak.
Argi keinu bat itsasertzean utzitako lata bat izan daiteke, ahazte batek sakontasunean kokatutako burdin multzo bat.
Mikelek, bildu, garbitu, birziklatu eta utzikeria eraldatzen du izaki bizidunen adina luzatuz.
Hutsari arima eman eta itxaropenez betetzen gaitu.
Arrain bakoitza baieztapen bat da. Beti da posible mundu hobea.
Lena Yau

Lena Yau (Caracas, Venezuela, 1968) venezuelar idazlea, kazetaria, poeta eta ikerlaria da. Literaturan ikasi zuen Andrés Bello Unibertsitate Katolikoan eta Gizarte Komunikazioko masterra egin zuen erakunde berean. 1997an Venezuelatik etorri eta Madrilen finkatu zen 1999an. Han, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Filologia hispanikoa ikasi zuen.
Karrera
Lena Yau kazetari esparruan, El Nacional egunkaria, Clímax aldizkaria eta Dulcear atariko zutabegilea da.
Literatura mailan, “El sabor de la Eñe”-ren egileetako bat izan zen, gastronomia eta literatura baldintzak biltzen dituen glosarioa, Cervantes Institutuak argitaratutakoa Espainian.
Bere izena, nabarmena da “Cien mujeres contra la violencia de género” lanean. Ipuin, poema eta saiakera bilduma honetan Kira Kariakin, Virginia Riquelme eta Violeta Rojo idazle venezuelarrek hartzen dute parte beste batzuen artean. 2015ean FUNDAVAG Ediciones-k argitaratutakoa.
2016an Carabobo Unibertsitateko Nazioarteko Liburu Azokan parte hartu zuen, atzerrian karrera egin zuten Venezuelako idazle talde baten ordezkari gisa.
Urte bereko urrian “Taller de literatura y gastrononomía” idatzi zuen Amaranto jatetxean, Margarita uhartean.
2018ko martxoan, Venezuela bisitatu zuen, bai Caracasen eta bai Margaritan bere azken lana aurkezteko: “Bienmesabes”, Gravitación argitaletxeak editatutako gastrofikzioko liburua.
Literatura eta gastronomia
Bere espezialitatea literatura eta kazetaritza, gastronomiarekin lotzea da. Usainak, zaporeak eta sukaldaritzako gaietan oinarritutako istorioak, pertsonaiak, ezarpenak eta lekukotasunak sortzea.
Lena Yau-k lotura hori sentsorialen deskribapenetik zabaltzen du eta janaria inspirazio eta kultura bezala ulertzeko aukera ematen du.
Lanak
“Hormigas en la lengua”
2015ean argitaratua eta Sudaquia Editores-ek editatua New Yorken, Estatu Batuetan. Lena Yau-ren lehen eleberria da, ikuspegi gastronomikotik, protagonistaren haurtzaroko bizipenak aurkezten dituena.
“Trae tu espalda para hacer mi mesa”
2015ean Gravitación argitaletxeak argitaratutako poesia liburua. Sentimen gastronomiko esperientzia deskribatzen du.
“Lo que contó la mujer canalla”
2016an Venezuelan Kalathos argitaletxeak argitaratua. Poema aukeraketa honetan Yau egileak izan dituen instantzia geografikoetara egokitutako jatorrizko emozioetara itzultzen da.
“Bien me sabes”
Narrazio textu bilduma berriena da. 2017an Gravitaciones-ek argitaratutakoa. Berrogei istorio labur biltzen ditu hemen. Janaria, erotismoa eta umore beltza dira protagonistak. Egileak konpilazioa lau zatitan banatu du: Eros poché, Jung food, A la plancha vuelta y vuelta eta Chupitos.



