Itsasoko fauna gustokoa duzu?

Zure pisu, oporretako apartamentu edo lantokia apaindu nahi duzu eta ez dakizu nola?

Guk lagunduko zaitugu.

Gerturatu zaitez gure lantegira lasai asko gure arrainak ikustera eta hitz egingo degu luze.

Aurkituko dugu zure egonlekura hobekien egokitzen dena.

Posible bagenu, lekura hurbilduko ginake aurretik adostutako obrekin. Eta nahiko bazenu ere, instalazioaz arduratu gintezke.

Eta nahiago badezu, jarri gurekin arremanetan eta zure zalantzak argituko ditugu pozik.

www.mikelaranburu.com

 

Barrosan apartamentua, Cádizen.

Erabilitako metalezko pieza guztiak birziklatuak dira.

Sardina mordoa prestatu ziren, benetazko sardin sarda beazalakoak etxebizitza osoan zehar sakabanatzeko.

Hegaluze handi bat jan-egongelan, urraburu bat gela nagusian eta barbarin bat eta bixigu bat barbarin txiki eta sardiñekin gela bikoitzan.

               

               

 

                 

 

Donostiako erdialdean pisua

Donostiako erdialdean kokatutako pisu honetako jabeak oso argi zuen lupia nahi zuela eta propio egin zitzaion beretzat.

Honek ere sardinak eta barbariñak ditu etxeko paretetan. Eta baita pieza bakar eta berezi bat ere: Urdinez margotutako Zurriola hondartzan hartutako egur baten gainean, sardina bat.

         

 

         

 

Sukaldea itsasoari begira, Donostian.

Zurriola hondartzari begira dagoen sukaldea, Donostian.

Metal birziklatuaz egindako sardin sarda eta metalezko Krabarroka margotua piñu egurrean itsatsita.

Psikoterapeutika kontsulta Donostian

Metal birziklatuarekin egindako dordoka, margotua eta barnizatua. Eskulana.

Hainbeste maitasunez egindako artelana oso aproposa iruditu zitzaigun Mer Lupiañez Estrellaren kontsultan jartzeko. Estresaren kudeaketan espezializatua.

 

Logela Donostian

Hain bereziak diren bale hauek Soniarentzat egin ditugu. Aspaldian ezagutzen gaitu gure erakuslehioak atentzioa deitzen ziolako, bertara sartzera animatu zen arte. Elkarrizketa sakon bat, tamaina eta espazioa kalkutatu eta hauxe emaitza. Zoragarria!

Eskuz eta neurrira egindako bale ama eta kumea. Birziklatutako metalez egina, margotuta eta barnizatuta. Jasangarria guztiz.

Post a Reply