2018ko ekainean, Mikel Aranburu izan zen artista gonbidatua  luxuzko Lasala Plaza Hotelean. Hotela, Donostiako kaia aurrean kokatuta dago. Mikelek, Gyotakuak egin zituen zuzenean. Gyotakua, Asiako hiri batzuetan oso zabalduta dagoen estanpazio teknika bat da. Arrainaren gainean tinta ezartzen da. Ondoren, arroz paperarekin presioa egiten da gainean, irudia paperean isladatzeko, eta lehortzen utzi. Honela, ezkaten testura, hegalen gardentasuna eta arrainaren tamaina errealak lortzen dira. 

Gerturatu ziren gonbidatu batzuk, oihalezko poltsa bat eraman zuten oroigarri, Mikelek aurretik prestatutako estanpazioarekin. Beste batzuk, han zuzenean egin zituen arroz-paperak, kalamare tintarekin egindako sardina estanpazioekin. Opari preziatuak izan ziren.

Hotel berriak kanpotik,  joan den mende hasierako eraikineko historiadun hareharrizko fatxada matendu du. Barrukaldean, beharrezkoak ez ziren zutabe asko kendu dira espazioa hobeto aprobetxatzeko, batez ere gelatakoak. Horierako asko  ikaragarrizko bistekin, arrantza-ontzi eta donostiako badiari begira. Joaquín Zubiria arkitektoak zuzendu duen obra honen emaitza, sei pisutako eta 58 gelatako hotel boutiquea izan da. Alde Zaharrean kokatua, izena ematen dion plazatxo baten aurrean. Zazpigarrenean, teilatuan,  igerileku, sofa eta bizkarreko aulkiak daude airelibrean relaxatzeko eta hiriko bistaz disfrutatzeko. Hori da bezeroek aurkitzen duten sorpresa Lasala Plazan, zeintzuk berehala ulertzen dute Hirutxuloko arrakasta turistikoa.

Dekorazioa, itsasoa, Euskal kultura, frantses klasiko kutsua eta diseinu garaikidean inspiratua dago. Espazioak museo ibiltarietan bihurtu dira. Bertan argazki, grabatu, eskultura eta bestelako pieza artistikoak ezarrita bait daude. Guzti hauek,  hiriko museoekin elkarlanean: Aquariuma, Oiasso Museo Erromatarra, Untzi Museo eta SanTelmo Museoa barne. Arraunetan inspiratua dagoen eskulturak sarrera apaintzen du. Honek urtero udara bukatzear dagoenean, tradizio handiko traineru lehiaketa gogoratzen digu; Donostiako Bandera hain zuzen ere. Bertako artisauek egina,  egur eta kuprez, arraunek itsasoan egiten duten mugimendua gogoratzen digu eta 13 arraun okertuek egurrezko barkua.

Esperientzia asetzeko La Jarana taberna-jatexea aurki dezakegu. La Jarana Tabernak, Ander González chef ezagunak gidatua, kaiko aintzinako auzoaren izena berreskuratzen du eta mahikideak euskal sukalde tradizionalaz gozatzera gonbidatzen ditu. Sorpresaz betetako bidaia, bertako eta garaiko produktuekin.

Post a Reply