Handiagoak gara elkar

2022ko otsailaren 23an, arratsaldeko zazpietan, DSSMartket plaza.eus-eko saltokiekin topaketa egin zen Maria Cristina hotelean, Donostiako Ibaia aretoan.

Ekitaldia dssmarketplaza.eus online salmentako plataforma publikoan parte hartzen duten merkatariekin izan zen. Donostiako Sustapenak eta Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatua.

Ekitaldian 2021eko balantzea eta 2022an jarraitu beharreko ekimenak aurkeztu ziren.

Donostiako negozioen digitalizazioan aurrera egiteko eta sektorearekin esperientziak partekatzeko ekimena da hau. 

 

Plataformak 4.450 erabiltzaile ditu erregistratuta eta 4.400 produktu baino gehiago ditu salgai.

Plataforman 209 saltoki daude, eta horrek market place publiko mota horren buruan jartzen du. Adierazi behar da erosketen % 42 donostiarrenak direla, % 14 Madrilenak, % 3 Bartzelonarenak eta % 2 Zaragozarenak. Hau da, Estatu osoko tokiko merkataritzaren erakusleiho gisa balio du plataformak. Izan ere, 37.000 bisita zenbatu dira sei hilabete hauetan, 100 bisita bakoitzeko 4 erosketako ratioarekin. Plataformaren kategorien artean, fakturazio-bolumenaren arabera, honako hauek nabarmentzen dira: Elikadura, Edertasuna-Osasuna, Moda, Aisia-Kultura eta Etxea-Dekorazioa.

Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak, online salmenten udal plataforman konfiantza izan duten merkatarien ahalegina eta atxikimendua eskertu zuen, eta La Sevillana, Kolore Estetika eta Norttek merkataritza-establezimenduek egindako ahalegina ere aipatu zuen.

 

Plataforma honek negozio txikienei ere etorkizun baikorra eskaini nahi die.

Ekitaldian, Mikel Aranburu artistak egindako lan batzuk eman zitzaizkien salmenta bolumen handiena zuten saltokiei. Metal birziklatuz egindako obrak, DSSMarketplaza.eus-en plataformaren ikurrarekin eta bizi garen garai hauetan oso esanguratsua den esaldi batekin: «Elkarrekin nabigatzen dugu». Izan ere, elkarrekin bagaude,  gehiago ikusten zaigu, indartsuagoak gara eta urrunago iritsiko gara, zalantzarik gabe.