Sardina Ibiltaria Pareta

Sardina Ibiltaria Pareta

25.00

Sardina birziklatutako zinkarekin egina dago. Zinka txatarratik edo obretako hondarretatik jasotakoa da, jasangarritasunarekin eta ingurumena zaintzearekin bat gatozelako eta horrela, bigarren bizitza ematen diogu materialari.

Category:

Description

Sardina birziklatutako zinkarekin egina dago. Zinka txatarratik edo obretako hondarretatik jasotakoa da, jasangarritasunarekin eta ingurumena zaintzearekin bat gatozelako eta horrela, bigarren bizitza ematen diogu materialari.

Guztiz eskuz egina dago erreminta arruntekin eta azidoekin titatua. Pieza bakoitza desberdina da egiten dugun moduagatik.

Pieza alde bakar batetik egina dago. Atzekaldetik egurrezko takotxo bat du itsasgarri batekin paretean jarri ahal izateko dekorazio moduan.

Kartoizko kaxa baten barruan dator, Ainhoa Aranburuk ilustratutako etiketa batekin eta Junkal Lertxundik idatzitako ipuintxo batekin, Sardina Ibiltaria:

“Ez naiz sardina arrunt bat. Banaiz, ordea, eta banaiz bat. Bakarra, hementxe zure zain. Harritu egin zaitut. Badakit. Nire belarrietara ere, duela gutxi, erabat harrituta utzi nauen berri bat iritsi da: ba omen dira itsasoan bizi diren sardinak!…”

Atsegin dugu sardina bere helmugara iristean, jabe berriak lekuko argazi bat bidaltzen digunean sardinarekin, gure artean lotura sortzen delako. Sare sozialetan argitaratzen dugu eta sardinak bere ametsa lortzen du, munduan zehar bidaiatzea.

Sardinaren neurria gutxigorabeherakoa: 11.5 x 2.3 zm

 

Reviews

There are no reviews yet.

Be the first to review “Sardina Ibiltaria Pareta”